Uneko Gunearen Egutegiak

HITZALDIA ESKOLAN

2019/12/10

Datorren asteartean, abenduak 17, Jabi Aizpitarte izango dugu eskolan "Idazketa-irakurketa prozesua" gaiari buruz hitz egiteko.

Ordua: 17:00-18:30

Animatu!!

 

HITZALDIA BERTAN BEHERA

2019/11/27

Gaurko, azaroak 27rako, Jabi Aizpitarterekin genuen hitzaldia atzeratu beharrean aurkitzen gara. Data berria adostutakoan abisatuko dugu.

Barkatu eragozpenak.

 

 

ESKOLA KONTZERTUA

2019/11/21

Bihar osteguna, azaroak 21, LH1, LH2 eta LH3koak egun pasa joango dira Donostiara. Goizean Kursalera  joago dira "Urrutiko lurraldeak" emanaldiaz gozatzera. Arratsaldean LH1koak Tabakalerara joango dira; LH2koak Kristina Eneara eta LH3koak berriz, Astigarragako Sagardo etxera.

Hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar dituzte.

Irteera: LH3koak goizeko 9:00etan eskolako geltokian, LH2 eta LH1 eskolara etorriko dira. Itzulera 16:30etan eskolako geltokira.

UROLA IBAIAREN GARBIKETA

2019/11/06

 

Gaur azaroak 6, asteazkena, 18:30tan "Urola ibaia" dokumentala ikusteko aukera izango duzue, Gaztelekuan. Hurrengo iganderako, azaroak 10, goizeko 10:00etan, Ibaia eta erreka garbiketa auzolanean antolatu da.

Izen-ematea: azken eguna azaroaren 8a

Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

* Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Ingurugiro@zestoa.eus

*Telefono honetara deitzea: 943 147 010