Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
Atzealdea

Bullying, non dago muga?

Guraso Elkartetik gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu dugu gain honen bueltan,  saio honen helburua baliabideak eskaintzea da Bullying egoerak prebenitzeko, identifikatzeko eta eskuhartzeko. Tailer moduan planteatuko da, kasu erreal praktiko desberdinak abiapuntutzat hartuta. Tailerrean landu nahi diren edukiak hauek dira:

·         Bullying/Cyberbullying versus gatazka puntuala.

·         Dekalogo desberdinen aurkezpena.

·         Protokoloen ezagutza.

·         Trebezia sozialak, komunikazioa, enpatia, entzumen aktiboa…

·         Bitartekaritzaren eragina bylling egoeretan ezagutzea.

 

Noiz: Apirilaren 27an, 17:00etan

Non: Eskolako jantokian

 

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da eskola bertan.

 

 

Animatu eta parte hartu!!

Ekain Guraso Elkartea

 

 

Oharrak