Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
Atzealdea

GURE ESKOLA HOBETO EZAGUTZEKO

Guraso agurgarriok:

Honen bitartez, Zestoa Herri Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak egindako proposamenaren berri eman nahi dizuegu. Hots, gure seme-alaben heziketa prozesuari buruzko kezkak gurasoen eta eskolako organo desberdinen artean nola konpartitu ditzakegun aztertzea.

Hori dela eta, gurasoentzat prestatu dugun galdeketari erantzutea eskatu nahi dizuegu.

Galdeketa horri erantzuteko link-a Eskolako edo EKAIN Guraso Elkarteko web orrian izango duzue eta honako hau izango da:

 

https://goo.gl/forms/4UdEFns9zw3Ddgwv1

 

 

 

 

Galdeketa erantzuteko epea: apirilak 16a (barne).

Oharrak