Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
Atzealdea

HAURREN SEXUALITATEA ETA AUTOESTIMUA

HITZALDI/TAILERRA

 

HAURREN SEXUALITATEA ETA

AUTOESTIMUA

 

Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestimua sendoa izan dadin, nola lagundu ditzakegu?

Abiapuntua, egunerokoan bizi ditugun haurren sexu adierazpenak izango dira, eta baita guraso gisa gure haurren sexu-garapenak sortzen dizkigun galderak, kezkak eta pozak partekatzea.

 

Ø Data: Martxoaren 14an eta 21ean

Ø Tokia: 14an (GAZTELEKUAN), 21ean (Eskolako Jangelan)

Ø Ordua: 17:30-19:00

Ø Hizlaria: Nerea Sancho (sexologian aditua)

 

 

OHARRA: Zaintza zerbitzua izango da

 

Ekain Guraso Elkartea

Oharrak