Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
Atzealdea

Hitzaldia: Adimen anitzen teoria, begirada aldaketa

Jakinerazten dizuegu beste hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula ADIMEN ANITZEN TEORIA: BEGIRADA ALDAKETA –ren inguruan, EDURNE ETXEBERRIA-ren eskutik.

LANDUKO DIREN EDUKIAK:

     * Adimena: zer ote da?

     * Adimen Anitzen teoria.

     * Adimen motak ezagutzen.

     * Nola atera etekina Adimen Anitzei.

     * Kontuan hartu beharreko aspektu garrantzitsuak.

Hitzaldia euskeraz izango da eta ikus-entzunezko soportea gazteleraz jarriko da.

NOIZ: Maiatzak 17an, 18/00etan

NON: Zestoako Herri eskolako jantokian

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da.

Oharrak