Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)

XAKE IKASTAROA DELA ETA BI TALDE OSATU DIRA. HEMEN INFORMAZIOA.

Bihar hasiko da Ekain guraso elkartetik antolatu dugun xake ikastaroa. Apuntatu diren ikasle kopurua kontutan hartuta bi talde osatu ditugu. Ikastaroa ekainak 9 eta 11ean egingo da kultur etxean eta hemen talde bakoitzaren ordutegia:

 

16:00-16:45      2.mailatik 6.maila arteko ikasleak.

16:45-17:30      1. mailako ikasleak 


Aurrez aditzera eman genuen bezala, Azkoitiko Xake Taldeko kideek emango dute ikastaroa. 


Ondo segi!

Ekain guraso elkartea

XAKE SAIOAK ANTOLATU DITUGU AURTEN ERE. IZENA EMAN BEHAR DA AURRETIK IKASTETXEAN.

 

Guraso agurgarriok:

Ikasturteari amaiera emateko berriro ere Xake (ajedrez) ikastaroa antolatu dugu LHko ikasleentzat. Ikastaro honetan 6-12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dezakete.

·         NOIZ: Ekainak 9 (asteartea) eta 11 (osteguna)

·         ORDUA: 16.00tatik-17.30ra( ordutegia talde kopuruaren arabera antolatuko da)

·         IRAKASLEAK: Azkoitiko Xake taldeko kideak.

·         LEKUA: Kultur Etxean (partaideen arabera gela egokituko da)

·         IZEN EMATEA:    ezinbestekoa izango da eskolan izena ematea. Horretarako bideratu dugun esku orria beteta aurkeztu beharko dute interesatuek ikastetxeko harreran ( eskolatik pasako zaie zirkularra).

·         IZENA EMATEKO EPE MUGA: Ekainak 5 Ostirala.

 

 

Animatu eta parte hartu!!

Ekain Guraso Elkartea