Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)

Zestoako Inauteriak

GABONETAKO EGITARAUA


Gabonetako oporrak atseginagoak izan daitezen, ondorengo jarduerak proposatzen dizkizuegu Guraso Elkartetik;

 

Abenduak 22: SORMEN-TAILERRA

Ordua; 16:30-18:30

Non; Eskolako jangelan

Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da.      

 

Abenduak 24: OLENTZERO

Ordua; 17:30         

Non; Lau Iturrin elkartuko gara denok baserritarrez jantzita Olentzerori ongi etorria emateko eta gero denok batera plazara joango gara.

 

¿Abenduak 26: TXONTXONGILOAK  (3 urtetik aurrera)

              Ordua; 17:30

Non; Kultur Etxeko Areto Nagusian  

 

Abenduak 28: YOGA FAMILIAN (Mertxe)

Ordua; 17:00 – 18:00

Non; Eskolako gimnasioan

(bakoitzak bere manta ekarri)

 

Abenduak 29: MUGITU eta GOZATU TAILERRA (3-5 urte)

Ordua; 17:00-18:00

Non; Eskolako gimnasioan

 

Urtarrilak 3: ESPERIMENTU-TAILERRA

4-7 urte bitartekoentzat

Ordua 16:30-18:00

Non; Eskolako jangelan

8-12 urte bitartekoentzat

Ordua 18:00-19:30

Non; Eskolako jangelan

Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da.

(*)Izena eman behar da. Atzeko papera entregatu eskolan, bestela ondorengo emaile-ra idatzi zure seme/alaban datuekin; ekaingurasoelkartea@gmail.com

     

Urtarrilak 4: GAILETAN-TAILERRA

Ordua; 16:30

Non; Gaztelekuan

(*)Izena eman behar da. Atzeko papera entregatu eskolan, bestela ondorengo emaile-ra idatzi zure seme/alaban datuekin; ekaingurasoelkartea@gmail.com

 

Hitzaldia

 

                Feli Oregiren hitzaldia

 “0-7 urteko haurraren garapena”

 

Guraso Elkartetik, gurasoei, hitzaldi batetara gonbidatu nahi zaituztegu:

 

Noiz: Abenduaren 20an, 18:00etan

Non: Eskolako jangelan

 

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da.

 

 

 

Ekain Guraso Elkartea

 

Hitzaldia: Adimen anitzen teoria, begirada aldaketa

Jakinerazten dizuegu beste hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula ADIMEN ANITZEN TEORIA: BEGIRADA ALDAKETA –ren inguruan, EDURNE ETXEBERRIA-ren eskutik.

LANDUKO DIREN EDUKIAK:

     * Adimena: zer ote da?

     * Adimen Anitzen teoria.

     * Adimen motak ezagutzen.

     * Nola atera etekina Adimen Anitzei.

     * Kontuan hartu beharreko aspektu garrantzitsuak.

Hitzaldia euskeraz izango da eta ikus-entzunezko soportea gazteleraz jarriko da.

NOIZ: Maiatzak 17an, 18/00etan

NON: Zestoako Herri eskolako jantokian

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da.

Bullying, non dago muga?

Guraso Elkartetik gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu dugu gain honen bueltan,  saio honen helburua baliabideak eskaintzea da Bullying egoerak prebenitzeko, identifikatzeko eta eskuhartzeko. Tailer moduan planteatuko da, kasu erreal praktiko desberdinak abiapuntutzat hartuta. Tailerrean landu nahi diren edukiak hauek dira:

·         Bullying/Cyberbullying versus gatazka puntuala.

·         Dekalogo desberdinen aurkezpena.

·         Protokoloen ezagutza.

·         Trebezia sozialak, komunikazioa, enpatia, entzumen aktiboa…

·         Bitartekaritzaren eragina bylling egoeretan ezagutzea.

 

Noiz: Apirilaren 27an, 17:00etan

Non: Eskolako jantokian

 

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da eskola bertan.

 

 

Animatu eta parte hartu!!

Ekain Guraso Elkartea