Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)

Mindfulnessa edo Hezkuntza Kontzientea familian

Eguneroko presak eta ailegatu ezinari nolabait aurre egin nahian, Guraso Elkartetik familiei zuzendutako Mindfulness edo Hezkuntza Kontzientearen gaineko hitzaldi bat antolatu dugu, gure etxeetan lasaitasuna eta elkar ulertzea jorratzeko proposamen moduan. Hitzaldian eduki hauek landuko dira:

 

·      Mindfulness-aren oinarri teorikoak labur aurkeztuta, eguneroko jardunean txertatzeko ariketa praktikoak ikastea

·      Arnasketa sakona: arreta, oldarkortasunaren kontrola, enpatia eta elkarbizitza sustatzeko tresna  

·      Familian giro lasaia mantentzeko beste zenbait gomendio.

 

Noiz: Martxoaren 20an, 17:30etan

Non: Eskolako jantokian

 

Oharra: Umeen zaintza zerbitzua izango da eskola bertan.

 

 

Animatu eta parte hartu!!

SEXUALITATEA ETA AUTOESTIMA: NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABAK BERE GARAPENEAN?

Harremanak Hezkidetza programaren bigarren urtean gabiltza Zestoan, eta iaz bezala, ikasleekin, herri eskolarekin eta auzoetako eskolekin eta gaztelekuarekin eta gurasoekin, ari dira lanean. Aurten, gurasoentzako hitzaldi hau antolatu dute: 

 

SEXUALITATEA ETA AUTOESTIMA: NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABAK BERE GARAPENEAN?

 

Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestima sendoa izan dadin, nola lagun ditzakegu? Abiapuntua, egunerokoan bizi ditugun haurren sexu adierazpenak izango dira, eta baita guraso gisa gure haurren sexu-garapenak sortzen dizkigun galderak, kezkak eta pozak partekatzea.

 

Tokia: Zestoako herri eskola

Data: Urtarrilak 26 eta otsailak 2

Ordutegia: 17:00-18:30

Hizlaria: Nerea Sancho (sexologian aditua)

 

Ea ba talde eder bat osatzen dugun!

GABONAK 2016. AURTENGO GABONETAN EKINTZA UGARI!!

ABENDUA

 

23, OSTIRALA: 16:30-19:00, IHARDURERA DESBERDINAK ADINAREN ARABERA kultur etxean

                                                PSIKOMOTRIZIDADE GELA zabalik egongo da 2-3 urteko haurrentzat

                                                SORMEN TAILERRA 4-12 urte bitartekoentzat.

24, LARUNBATA: 17:30etan, BADATOR OLENTZERO! UDALETETXE AZPIAN gure zain egongo da

26, ASTELEHENA: 17:30etan,  SORO PERI EGUNA, PITUSI CLOWN kultur etxean

27, ASTEARTEA: IHARDUERA DESBERDINAK ADINAREN ARABERA kultur etxean

                                                IPUIN KONTALARIA, 16:30-17:00:  3-6 urte bitarteko haurrentzat

                                                BURUJAN TAILERRA 16:30-18:00: 6-9 urte bitartekoentzat.

                                                                                 Izen-emateko epea: Asteazkena 21, eskolan

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU ANTOLATUTAKO EKINTZETAN!!

Tertangako jolasgunea ezagutzeko familia-irteera

Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat diseinatu eta auzolanean eraikitzea. Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean, gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.

 

Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga etxeko jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.

 

Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.

 

Abenduak 11, igandea

Irteera: 9:30 (gurutzean)

Itzulera: 18:30 (gurutzean)

 

Prezioa: helduak 6 €/ haurrak 4 €

 

Izen-emateak: gaztelekuan abenduaren 3a baino lehen

 

Animatu zaitezte!!

KIROLAZ JOSTA 2016-2017 (1. eta 2. mailak)

 

Aurrekoan bidali genizuen oharrean ez genuen ipini kontu korronte zenbakia 40 euroko kuota ordaintzeko. Hona hemen kontu korronte zenbakia: 2095 5033 17 1060634713.

 

                                                                                                                                             Ekain Guraso Elkartea.