Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)

UMEEN EGUNEKO BAZKARIA

IRAILAK 11 - IGANDEA

 

Laranjadi inguruan edo kiroldegiko aterpean 14.00 etan.

 

MENUA ETA PREZIOAK:

 

- H.H.ko ikasleak: makarroiak, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura: 5€.

- L.H.ko ikasleak: makarroiak, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura: 9€.

- D.B.H/Helduak: makarroiak, oilaskoa, izozkia, ogia, ura eta kafea: 11 €.

 

TXARTELEN SALMENTA - ORDUTEGIA (Udaletxe azpian):

 

- Irailak 2, ostirala: 19.00 - 21.00.

- Irailak 3, larunbata: 12.00 - 14.00 /19.00- 21.00.

- Irailak 4, igandea: 12.00 - 14.00.

 

ANIMATU ZAITEZTE!!

 

 

 

 

 

MAGIA IKUSKIZUNA "TOR" MAGOAREKIN!

 

Nahi al dezue magia ikuskizun ikaragarri batetaz gozatu "TOR" mago ezagunarekin? Zestoan izango da Ekainaren 17an (ostirala), arratsaldeko 17.00etan Udaletxe azpian. Ondoren, merendola egingo dugu Gure Txokoa elkartean 18.00ak aldera.

 

Animatu zaitezte! Ikuskizun paregabea izango da!

 

 

 

 

Zestoako Herri Azoka 2016

Hemen dituzue Herri Azokan atera ditugun argazkiak!!

 

Ikusteko, egin ezazu klik HEMEN.

UMEEN DANBORRADAKO ARGAZKIAK

 

Aurtengo Santakutzetako umeen danborradaren argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu HEMEN

 

 

 

 

 

DANBORRADAKO ARROPAK

 

Danborradako arropa banaketan Lehen Hezkuntzako umeen artean nahasketa batzuk izan genituen bai tallan eta bai koloretan (neskei jaka gorria dagokie eta mutilei urdina). Bai kolorea edo/eta bai talla gaizki daukatenak aldatzeko OSTIRALEAN, APIRILAK 29, ARRATSALDEKO 17.00 ETATIK 18.00 TARA ZESTOAKO ANBULATEGI ZAHARREAN egongo gara. Barkatu eragozpenak.

 

Ekain Guraso Elkartea