Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)

ESKOLA KIROLA ETA KIROLAZ JOSTA SAIOEN INFORMAZIOA ETA OHARRAK

 

   1.ZIRKULARRA: KIROLAZ JOSTA 2015-2016        

 

Aurten ere iazko moduan Kirolaz Josta antolatzeko asmotan gara. Helburua jolasen bidez kirol ezberdinekin hartu emana izatea izando da.

 

Saioetan parte hartu nahi duten ikasleek urteko kuota bat ( 40 euro) ordaindu beharko dute ikasturte haseran. Iaz doan izan zen baina aurten kostuei aurre egiteko ezinbestekoa zaigu urteko kuotatxo hau jartzea.

 

KIROLAZ JOSTA:

·         1 eta 2.mailako mailako ikasleei zuzendua.

·         Astelehenetan izango dira saioak kiroldegian.

·         45 minutuko iraupena izango dute.

·         Aitzol Astiazaran kirol koordinatzaileak gidatuko ditu saioak.

·         Behin taldeak osatuta ikasle bakoitzari jakinaraziko zaio bere ordutegia.

 

 

Kirolaz Jostaren informazio gehiago nahi baduzue, urriak 1 osteguna arratsaldeko 6tan bilera bat egingo da ikastetxeko jangelan.

 

 

2015-2016 KIROLAZ JOSTA saioetan izen emateko interesa duten ikasleek orri hau bete eta utzi ikastetxeko harreran IRAILAREN 28a BAINO LEHEN.

 

Ikaslearen izen-abizenak:

 

……………………………………………………………………………………………………………

 

Maila (  1.maila edo 2.maila ):

 

 

……………………………………………………………………………………………………………

 

 

 

 

 

 

 

Eskerrik asko!

 

EKAIN Guraso Elkartea eta Zestoa herri ikastetxea

 

 

 

 

 

2.ZIRKULARRA:ESKOLA KIROLA 2015-2016        

 

 

1.-ESKOLA KIROLEKO DENBORALDIAREN HASIERA EGUNA ETA BILERA DEIALDIA:

 

 Urriaren 10ean hasiko da 2015-2016 ikasturteko Eskola Kirolaren denboraldi berria.  Iaz bezala aurten ere gurasoentzako bilera antolatu dugu.

 

Eskola Kirolean izena eman duten ikasleen gurasoak bilera honetara etortzea garrantzitsua da.

                      

Eskola Kiroleko bilera:

 

 

·         Eguna: Urriak 1, osteguna

·         Ordua: 18:00

·         Lekua: Ikastetxeko jangela.

 

2.- ESKOLA KIROLEKO KAMISETEN SALMENTA EGUNAK, PREZIOAK ETA JARRAIBIDEAK:

 

Prezioa: 10 €

Ordainketa  bideak: eskura edo aurrez KUTXAko kontu honetan ingresoa eginda

2095 5033 17 1060634713 (ordain agiria aurkeztu behar da kamiseta jasotzeko)

Salmenta eta jasotze egunak:

·         Egunak: Irailak 28, astelehena  eta Urriak 2, ostirala

·         Ordua: 17:30 – 19:00

·         Lekua: Kultur Etxeko ataria

 

Eskerrik asko eta laster arte!

Batez bestekoa (0 Botoak)

URRIAN HASIKO DIREN PSIKOMOTRIZITATE SAIOETAN IZENA EMATEKO AUKERA

 

 

Guraso agurgarriak,

Ikasturte honetan ere psikomotrizitate saioaren eskaintza helarazi nahi dizuegu. GARBIÑE GASTAÑARES  psikomotrizista zarauztarra etorriko da saioak ematera. Prezioa hilean 20-25eurokoa izango da( saioko 5 euro).¿

NORI ZUZENDUA: HH 3,4 eta 5eko ikasleei zuzendua.

NOIZ: Urrian hasiko dira saioak.Egunak eta orduak gurasoekin egindako bileran zehaztuko dira.

SAIOAREN IRAUPENA: astean saio bat ordu eta laurdenekoa.

TOKIA: ikastetxe nagusiko psikomotrizitate gela.

Interesa dutenek orri hau bete eta eman IKASTETXEKO HARRERARA IRAILAREN 25A BAINO LEHEN.

IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK:…………………………………………………………….

MAILA( HH3,HH4 edo HH5):………………………………………………………………….

GURASOAREN IZENA ETA HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA:

…………………………………………………………………………………………….

 

Eskerrik asko!

EKAIN guraso elkartea.

 

 

 

UMEEN AMABIRJIÑAK 2015 ARGAZKITAN

 

 

Gora Amabirjiñak!

Hemen dituzue aurtengo Umeen egunean ospatutakoaren argazki bilduma. Eguraldia ere lagun genuela egun ederra pasatzeko aukera izan genuen atzokoan ere. Beste egunetan ere primeran ibili dira txikienak hondar tailer, puzgarri...ekin gozatuz.

Eskerrik asko antolakuntzan fin fin laguntzen ibili zareten gurasoei. Laguntza hori ezinbestekoa izaten da horrelako egunetan.

Familia denek  Amabirjiñetan ondo pasako zenutelakoan, agur bat eta ondo hasi ikasturte berria!!

 

Ekain Guraso Elkartea

 

ARGAZKI GALERIA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

UMEEN EGUNEKO BAZKARIRAKO TXARTELEN SALMENTA. ANIMATU FESTARA!!

UDALEKU IREKIETAN APUNTATUTAKO HAURREN GURASOENTZAT OHARRA