Gobierno Vasco

ZESTOA HERRI IKASTETXEA Zestoako herri gunean kokatutako ikastetxe bakarra

denez, bertako eskolaketa adinean dauden neska/mutil guztiak jasotzen ditu. Baita ere,eta kontzentrazio eskola bat denez,inguruko auzo eta baserrietako neska/mutilak (Arroagoia, Arroaerreka, Iraeta, Lasao, Akoa, …).

Hau honela izanik, eta herria erabat euskalduna denez, D ereduko eskola bat gara eta Euskara da, nagusiki, eskolako partaide guztien (irakasle, ikasle, guraso, Udaletxe,...) arteko harremanetarako erabiltzen dugun hizkuntza.

Bertan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskaintzan, 30 irakasle eta 275 ikasle dihardugu lanean bi eraikin ezberdinetan banatuta. Bata HHko 2 eta 3 urtekoa  eta bestea, HHko 4-5 urtekoa eta Lehen Hezkuntza osoa.

Amara Berri Sistema da lan egiteko dugun ardatza gure ikastetxean. Sistema honetan lan egiten dugunon artean (20 ikastetxe) sare bat osatu eta elkarrekin lan egiten dugu eguneroko lanaren hausnarketa egiteko eta eguneroko lan hori nola bideratu aurrez markatutako helburuak lortzeko.

© CEIP ZestoaHLHI
Telefono: 943147977 | admin@www.zestoa.hezkuntza.net