Gobierno Vasco

 Zestoa Herri Hezitzaileak proiektu berri bat du

eskuartean: eskola handian jolas eremu berri bat
diseinatu Eta auzolanean eraikitzea. 
Jolas eremuaren diseinuan, herriko haurren iritzi 
eta nahiak kontuan hartuko dira; eta gauzatzean,
gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da.
 
Girotzen hasteko Amurrioko Tertanga Etxeko
jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko 
familia-irteera antolatu dugu. Bertan, gurasoei hango
jolasgunearen eraikuntza-prozesua aurkezten 
zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da.
 
Ondoren, aterpetxean bertan bazkalduko dugu.
 
 
Abenduak 11, igandea
 
Irteera: 9:30 (gurutzean)
Itzulera: 18:30 (gurutzean)
 
Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€
 
 
Izen-emateak gaztelekuan
abenduaren 3a baino lehen
 
Informazio gehiago: 688 684 029
 
Hemen Tertangako prozesua azaltzen
duen bideo polit bat :
 
 
Batez bestekoa (0 Botoak)
GABONEKO EKINTZAK 2018

HITZALDIA

                Izar Arregiren hitzaldia

“Diziplina”

 

Guraso Elkartetik, gurasoei, hitzaldi batetara gonbidatu nahi zaituztegu:

Noiz: Azaroaren 26an, 17:00etan

Non: Eskolako jangelan

 

Oharra: Zaintza egongo da

 

 

 

 

Ekain Guraso Elkartea

 

Gaztainerre 2018

 

GOGORATU IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA AZAROAK 9 izango dela!!!

(erabakitzeko dago eguraldi txarra egiten badu zer egingo den)

Euskaraldia

Ekain Guraso Elkarteak bat egiten du euskaraldiarekin. Gainontzeko gurasoak gonbidatu nahi genituzte bat egitera.

http://izenematea.euskaraldia.eus

 

 

Kirol Koordinatzaile lanpostua

 

 

LAN ESKAINTZA

 

Kirol koordinatzaile bat behar dugu Zestoako Herri Ikastetxeko kirol eskolarrerako.

Interesatuak bidali kurrikuluma Abuztuaren 23a baino lehen helbide honetara: ekaingurasoelkartea@gmail.com

 

Gutxieneko baldintzak:

      -Euskara jakitea.

      -Kirolarekin edota denbora-librearekin lotutako esperientzia izatea.

      -Ordutegi malgua, arratsaldeak, asteburuak.

 

Baloratuko da:

     -Kirolarekin lotutako tituluren bat ( Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua,                             Magisteritza) edota begirale titulua izatea.

     -Haurrekin izandako esperientzia.

     -Zestoako Herri Eskolako ikasle-ohia edo guraso izatea.

 

Betebehar nagusiak:

     -Eskola kirola antolatzea, begiraleak kudeatzea.

     -Eskola eta guraso elkartearekin, elkarlanerako harreman zuzena.

     -Udalarekin eta beste ikastetxeekin harremana.

     -Kirolaz Josta LH1 zikloarekin.

 

EKAIN GURASO ELKARTEA

 

 

1 - 5 erakustea 40 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 8
© CEIP ZestoaHLHI
Telefonoa: 943147977 | 012037aa@hezkuntza.net